Bilbon maletak gordetzeko armairuak

Bideozaintza 24h
Segurtasuna 24h

A lo Lockerrekin hobeto bidaiatzen da

Gorde ezazu segurtasun osoz ekipajea gurean eta gozatu Bilboz.

Prosegurrek kudeaturiko bideozaintza 24h
Ekipaje aseguratua
Poliziarekin konektatuta dagoen zentralgunea

Salneurriak eta tamainak

Bi armairu tamainaren artan aukera dezakezu.

Salneurria armairuaren tamainaren araberakoa da eta EZ fardel kopuruaren araberakoa.

M Armairua

Altuera 30 cm, luzera 43 cm, sakonera 58 cm

1 kabina fardel eta poltsa bat

Taquilla M
5 € armairu/eguna
  • % 10 deskontua 7 egun baino gehiagoko erreserbarako.
  • Deskontua zuzenean aplikatuko da erreserba egitean.

L Armairua

Altuera 60 cm, luzera 43 cm, sakonera 58 cm

2 kabina fardel

Taquilla L
10 € armairu/eguna
  • % 30 deskontua 7 egun baino gehiagoko erreserbarako.
  • Deskontua zuzenean aplikatuko da erreserba egitean.

XL Armairua

Altuera 90 cm, luzera 43 cm, sakonera 58 cm

4 kabina fardel edo fardel handia

Taquilla XL
15 € armairu/eguna
  • % 50 deskontua 7 egun baino gehiagoko erreserbarako.
  • Deskontua zuzenean aplikatuko da erreserba egitean.

XXL Armairua

Altuera 250 cm, luzera 200 cm, sakonera 168 cm Ekipaje Biltegiratze Berezia
Taquilla XXL

15 € ekipaje berezia/eguna

Giltzak Armairua

Altuera 10,2 cm, luzera 20 cm, sakonera 28 cm
Ahaztu CHECK IN & OUT!!

Taquilla para llaves

3 € armairua/eguna
45 € armairua/hilabetea

Erosketa Armairua

Altuera 30 cm, luzera 43 cm, sakonera 58 cm

Gorde hemen zure erosketak

Taquilla compras
5 € armairu/eguna
Ez dira onartzen maletak
  • % 10 deskontua 7 egun baino gehiagoko erreserbarako.
  • Deskontua zuzenean aplikatuko da erreserba egitean.
consignas bilbao

Zelan funtzionatzen du?

Oso erraza da

Lehenik eta behin, aukera ezazu L, XL edo Giltza armairua zein erreserba eguna.

Egin ezazu erreserba

Ordain ezazu online segurtasun osoz zeure kreditu txartelaren bitartez (Mastercard, American Express edo Paypal).

Gakoa jasoko duzu

Armairua zabaltzeko zein lokalean sartzeko bana-banako gakoa bidaliko dizugu emailera.

Gozatu zure armairuaz

Gorde zure fardelak, erosketak zein objektu pertsonalak eta ahaztu fardeleko ordaintzeaz.

Sarbide praktikoa

Zabal itzazu zeure armairuak nahi beste aldiz zeure gakoa erabiliz

A Lo Locker buruzko iritziak

Gure bezeroen iritziak

Ana Catalina Roa Torres
Read More
Behar dena gordetzeko leku aproposa eta segurua, zerbitzu osoa (adeitasuna eta orientazio egokia). % 100 gomendatzen dut.
Sergio Blanco
Read More
Leku bikaina zure gauzak utzi eta Bilborekin gozatzeko. Toki berri bat, txarteltxo digitalekin eta arreta bikainarekin. Ziur errepikatuko dut.
José María Ruiz Trueba
Read More
Oso aukera interesgarria da kontsigna gisa erabiltzeko, baldin eta Bilbotik igarotzen bazara edo denbora-tarte batez maletak, bagajea edo bestelako gauzak ondo gordeta eduki nahi badituzu.
Previous
Next

A Lo locker komunikabideetan

Irekiera

Nahi duzunean zabal ditzakezu armairuak

Bideozaintza 24h

Prosegurrek babestutako lokala

Seguru maletako

Zure maletak ziurtatuta daude gure kontsignetan

Nahi duzunean zabal ditzakezu armairuak

Erreserbak iraun bitartean nahi beste aldiz zabal eta itxi ditzakezu armairuak

Doako baliogabetzea

Zure erreserba 24 ordu lehenago baliogabetuz gero dirua itzuliko dizugu

Doako zerbitzuak

WIFI
Karga ezazu zure sakelakoa
Bilboko planoak

Ohiko galderak

A lo Locker armairu automatizatuetan espezializaturiko lehen euskal enpresa da.

Lokalerako bi sarrera ditugu, bat Dorre kaleko 9. zenbakitik (Santiago enparantzaren alboan) eta bigarrena Txakur kaleko 4. zenbakitik  (Txakurraren Iturriaren alboan) P.K. 48005, Bilbo Zaharra. Bilbo.

L tamainakoa (barneko neurriak: altuera 60 cm, luzera 43 cm, sakonera 58 cm), 2 kabina fardel sartzeko aukera, egun bat 10,00€

XL tamainakoa (barneko neurriak: altuera 90cm, luzera 43cm, sakonera 58cm), 4 kabina fardel edo fardel handia sartzeko aukera, egun bat 15,00€

Giltza armairua (barneko neurriak: altuera 10,2cm, luzera 20cm, sakonera 28cm), egun bat 3,00€, hilabete bat 45,00€

Erosketa Armairua
(barneko neurriak: Altuera 48 cm, luzera 43 cm, sakonera 58 cm), egun bat 6,00€. Lortu% 40eko deskontua COMPRAS kodearekin zure erreserban.

Bai, erreserba online BESTERIK ezin da egin, ez dago lokalean ordaintzerik.

Erreserba berehala egiten da eta gure web orriak edozein motatako sakeleko, tablet zein smartphonetara egokitzea dauka.

Web orri honen bitartez jakin dezakegu ea armairu librerik dagoen, Erreserbatu atalaren bitartez

 

Sar zaitez gure webgunean. Aukeratu Bilboko zure armairuaren edo ekipaje-kontsignaren tamaina eta data, bete zure datu pertsonalak eta aukeratu ordaintzeko metodo bat. Lokalera eta txarteldegira posta elektronikoz sartzeko kode bat jasoko duzu

 

 

Erreserbaturiko armairuetara goizeko 06:00etatik hurrengo eguneko 05:59etara (Astelehena-Osteguna) jo dezakezu. Esate baterako, erreserbatutako armairuetara 07:00ak eta gero jotzen baduzu, alokairua hurrengo eguneko goizeko 05:59etan ere bukatuko da.

Noizean behin eta aldez aurretik jakinaraziz, zerbitzua aldi baterako eten egingo da armairuen mantenu eta segurtasunerako.

Nahi beste aldiz erreserbak dirauen bitartean. Erabil ezazu erreserbaren hasieran posta elektronikoz bidali dizugun kode bera.

Bai, aldaketa edo indargabetzea erreserbaturiko zerbitzua hasi baino 24 ordu lehenago egiten bada. Alokairua hasitakoan luzatu nahi izanez gero gure web orriaren bitartez egin dezakezu, erabilgarri badago.

Armairuan sar daitezkeen fardel guztiak, debekatutakoak izan ezik. (ikus testua). Armairuko ordaintzen duzu eta EZ fardeleko.

Debekatutakoak:

  • Edozein izaki bizidun zein animalia
  • Era guztietako janaria, A lo locker lokalean usainik sortzerik, armairuak zikintzerik edo isurtzerik ez daukan ontziratutakoa izan ezik.
  • Baimena edo lizentzia behar dutenak (armak, munizioa, eta abar)
  • Edukitzea zein trafikatzea legez kanpokoa den edozein objektu (lapurtutakoak, material pornografikoa, drogak edo gizakiarentzako material iraingarria, eta abar )
  • Material kutsagarri zein arriskutsuak ( gai arriskutsuak, objektu erregarriak, eta abar)

Lokalera sar zaitezke baina zure armairua blokeaturik egongo da. Telefonoz gurekin harremanetan jarri beharko duzu arazoa konpontzeko. Kontaktu telefonoa: +34 689 57 10 74

Blokeatuz gero, matxuratuz gero edo beste arazorik izanez gero, A lo locker asistentzia zerbitzua daukazu eskura 0034-689571074 telefono zenbakian.

A Lo Lockerrek bezeroen alde sinatutako kontratu bat du.

Aseguruaren estaldura sartuta dago Bilboko kontsignaren alokairuaren prezioan.

A Lo Lockerrren lokalean gorabeheraren bat gertatuz gero, polizak kalteak eta/edo lapurretak estaltzen ditu (beharrezkoa da poliziaren salaketa bat aurkeztea).

Aseguru horrek ez du estaltzen dirua, bitxiak, harriak edo metal preziatuak, erlojuak, plasmazko pantailak eta, oro har, objektu teknologikoak (LCD, nabigatzaileak, GPS, telefono mugikorrak, tabletak, ordenagailuak), antigoalekoak, artelanak, memoria-txartelak edo irudiak edo datuak dituen beste edozein baliabide galtzea

Gure gomendioa da balio handiko objektuak ez gordetzea. Kontuan izan zure bidaia-agiriak eta agiri pertsonalak (gidabaimena, NANa, pasaportea, etab.) zure arrisku eta erantzukizunpean gordetzen direla.

 

Bai, zeharo. A lo Locker Prosegur enpresak babesten du.

Bideo-zaintzako kamerak eta egunean 24 orduz zaintza-zentralera konektatutako alarma-sistema dauzkagu.

Bilbon maletetarako ditugun kontsignek alarma sistemak dituzte konektatuta, irekiera behartua edo bidegabeko edozein ekintza detektatzeko.

Lokalean behar duzuna hartzeko zein zure ekipajea gordetzeko behar beste denbora gera zaitezke.Ezin izango zara geratu behar baino denbora gehiago jateko zein lo egiteko.

Segurtasuna eta konfidentzialtasuna mantentzeko lokaleko segurtasun mekanismoei (sarraila sistema, dendaren pantaila, bideo zaintzako kamarak, eta abar) bideoak nahiz argazkiak egitea zeharo debekatura dago.

Ezin da lokalean jan higiene eta garbitasun arrazoiengatik.

Gure erabiltzaileei arau hau bete dezaten erregutzen diegu.